Zer da niretzat konpetentzia digitala?
Bi “hitz potolo elkartzen” dira galdera honetan: konpetentzia eta digitala.
Konpetentziaz hainbeste hitz egiten den garai hauetan konpetente izatea zer den
jakitea ezinbestekoa zaigu. Konpetentziak gaitasunen eta ezagutzen haratago doaz,
hau da, norbait konpetentea dela esateko bizitzan topatzen duen edozein egoeraren
aurrean irtenbide egokia bilatzeko gaitasuna duena dela esan genezake.
Baina horri, “digitala” erantsi behar diogu. Konpetentzietan oinarritutako
hezkuntza ikuspuntutik eta irteera profilean oinarrituta, gure ikasleek,
Oinarrizko Hezkuntza amaitzen dutenean konpetentzia digitala eta mediatikoa
izan behar dute eta horretarako modu egokia izango da IKTez ikastea, IKTetatik
eta IKTekin. Baina ikasten ez da inoiz bukatzen eta konpetentzien garapena
bizitza osoan zehar ematen den zerbait izanik, (lifelong learning) ikasleek zein
irakasleok gure PLEak garatu beharko genituzke. Hau guztia ez dut nik esaten,
HEZIBERRk baizik.
Orduan, zer da konpetentzia digitala niretzat? Nire ustez konpetentzia
digitala garatzeko, alde batetik alfabetatze digitala bermatu beharko genuke,
informazioaren trataera egoki eta zuzena egiteko, hau da, informazioa bilatu,
hautatu, gorde, sortu, partekatu… kritikoki eta arduraz. Honek guztiak, zeharkako-konpetentziak
garatzen lagunduko digu.
Gailu digitalez inguratuta gauden gizarte honetan hauekin sortu daitezkeen
arazo tekniko txikiei aurre egiteko gaitasuna eta erabat konektatuta dagoen mundu
honetan, segurtasunez eta lasaitasunez ibiltzeko gaitasuna ere sartuko nituzke
nik konpetentzia digitalaren barruan.
Eta zure ustez, zer da “konpetentzia digitala”?
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina