Nire NIA aberasteko proposamenak
Aurreko sarreran nire NIA irudikatu
nuen GoConqrekin buruko mapa batean.
Oraingo
honetan hau hobetzeko proposamen batzuk bilduko ditut. Ni ez naiz aditua eta
esango nuke dagoeneko dena asmatuta dagoela, beraz nik Amaia Arroyok eta David
Álvarez-ek proposatzen dizkigutenak aipatuko ditut. Beraiek honakoa esaten dute:
Amaiak lau proposamen egiten dizkigu:
1.
Bloggetara harpidetzea (feedly)
2.
Markatzaile sozialak erabiltzea (diigo)
3.
Twitter erabiltzea
4.
Blog bat sortzea
David Álvarez-ek 5 iradokizun egiten dizkigu gure NIA
hobetzeko/sortzeko:
1.
Bloggetara harpidetu (feedly, ...)
2.
Markatzaile sozialak erabili (delicious, diigo...)
3.
Twitter-en kontua sortu eta profesional desberdinei jarraitu.
4.
Sare sozial profesional batean parte hartu. (facebook, google+...)
5.
Blog bat sortu.
Ikusten
badugu biek berdina esaten digute. Nire kasuan bloggak jarraitzen ditut baina ez
dut erabiltzen feedly, martxan jarri beharko dut. Markatzaile sozialen inguruan
esan diigon badudala kontu bat sortuta orain dela urte batzuk egin nuen
formakuntza batean erabili genuelako baina egia esan behar badut ez nuen
erabiltzen ikastaro hau hasi arte, beraz nire helburua hau bizirik mantentzea
da. Twitterren kontua badut eta nire NISa hainbat eremutakoa da eta aldatzen
doa beharren arabera. Azkena Bloga sortzea izango litzateke. Esan blogak sortu
ditudala hainbat momentutan ikastaro desberdinetan eskatu didatelako baina
ondoren borratu egin ditut. Bada denbora blog bat sortzeko gogoa nuela eta nire
asmoa da orain ikastaro honetarako sortu duguna hobetzen joatea eta elikatuz
elikatuz zabaltzea.

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina