Nire NIA irudikatzen
Azkeneko sarreran,
lucidchart erabiliz, buruko mapa bat
egin nuen nire NISa irudikatzeko, eta oraingo honetan, Amaia Arroyok bideo batean gure NIA irudikatzeko jarraibide batzuk eman dizkigu. Berak aholkatutako tresnen artean, minmup eta Goconqr frogatu ditut eta azkenean, Goconqr erabili dut nire NIA irudikatzeko buruko mapa baten bidez.
Buruko mapak asko
gustatzen zaizkit, pentsamendua ikusgai egiteko (TBL eta Visible Thinking) oso
tresna baliagarriak direla iruditzen zaidalako eta nire ikasleekin asko
erabiltzen ditut nahiz eta askotan
paperez egiten ditugun. Nik buruko mapak egiten ikasi nuenean, azpimarratu
zidaten koloreak eta forma kurbatuak garrantzia handia dutela, eta baita ideien
artean egin daitezkeen loturak ere, hauek, sormena garatzeko lagungarriak direlako. Iruditu zait Goconqr
egokiago dela, Mindmup-ek lerroak oso finak egiten dituelako (edo behintzat nik
ez dut asmatu lodiagoak egiten).
Asko jotzen dut
gailu teknologikoetara eta internetera informazioa bilatzeko, klik batera dugu
eta oso erosoa da, edozein momentuan eta lekuan, baldin eta interneterako
konexioa badugu, edozein zalantza argitu dezakegulako. Tresnak ere dezente
ezagutzen ditut, behintzat nire beharrei erantzuteko gai naiz eta edozein
momentuan zerbait behar badut nahiko autodidakta naiz eta youtube-ko edozein bideorekin
lortzen dut nire helburua betetzea. Hori bai, kosta egiten zait, hauek guztiak
nire egunerokotasunean gero eta maiztasun handiagoarekin txertatzea. Motibazioa
eta interesa topera ditut eta ikastaro hau oso baliagarria egiten zait nire “bizitza
digitala” modu eraginkorrean bizitzen hasteko.

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina