Nire konpetentzia digitalaren mailaren inguruko hausnarketa
IKANOS autodiagnostiko testa egin ondoren, hiritar gisa zein profil digital
dudan jakinarazi didate nire erantzunak neurtu ondoren. Profil digitalaren
gaitasuna Europako esparruaren antolaketa egituran oinarritzen da, hau da, DIGCOMP ereduan. Eredu hau bat dator Europako
Agenda Digitalean zehazturiko irizpide estrategikoekin; gaitasun digitala
lortzeko funtsezko diren osagaiak ezartzen ditu eta horretarako beharrezko
diren ezagupen, trebetasun eta jarrerak finkatzen ditu.
DigComp markoari buruzko infografia (Arroyo, 2017)
Profil digital orokorrean maila aurreratua eman dut, eta emaitza honetan
sartzen dira gaitasun digitalak garatzeko dudan potentziala, hau da,
ekipamenduak eta gailuak, konexioa eta sareko sarbidea eta internet erabilera
alde batetik eta gaitasun digitalaren maila bestetik, hau da, trebetasuna,
ezagutza eta jarrera.
Gaitasun digitala garatzeko ahalmenaren aldetik, badirudi ondo ekipatuta
nagoela, konexio mota egokia dudala eta erabileran ere ondo ebaluatu naute, hiru
arloetan maila aurreratuan kokatua izanik.
Gaitasun arloan oinarrituz ordea badut zer hobetu. Hemen komunikazioa eta
arazoak konpontzea azaltzen dira indarguneen artean. Eta informazioa, edukiak
sortzea eta segurtasunean tarteko mailan nago.
Nire ustez, informazioa bilatzen, hau hautatzen, gordetzen, berreskuratzen…
nahiko ondo moldatzen naiz baina askotan aurretik bilatu dudan informazioa
berriro topatzea kosta egiten zait nahiz eta azkenean topatzen dudan. Uste dut
hemen badudala zer ikasi eta zer hobetu.
Komunikazioan maila aurreratua eman dudan arren, onartu behar dut askotan
foroetan parte hartzea kosta egiten zaidala. Niretzat oso interesgarria den informazio
asko topatzen dut sarean baina nirea partekatzera ez naiz gehiegi ausartzen.
Eta puntu hau edukiak sortzearekin lotzen dut. Nire egunerokotasunean lagungarriak zaizkidan programa desberdinak
erabiltzeko gai naiz eta nire ikasleekin eta lankideekin partekatzeko hainbat
material sortzeko gai naiz baina kanpora zabaltzea kosta egiten zait. Hala ere
beti daude programa berriak ikasteko, hau ez da inoiz amaitzen.
Segurtasunaren aldetik esan nahiko kontziente naizela honek duen
garrantziaz baina lizentzien inguruan asko dudala ikasteko.
Badirudi arazoak konpontzen nahiko ondo moldatzen naizela edo behintzak
badakidala norengana jo arazo bat dudanean jeje
Orokorrean lortutako emaitzarekin bat nator eta animatzen zaituztet zuek
ere IKANOS
autodiagnostiko testa egitera.

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina