NIA idealari buruzko hausnarketa (talde lana)
Izenez bakarrik
ezagutzen garen 6 pertsona elkartu eta guztion artean NIA irudikatzen aritu
gara. Ana Leiba, Uxue Zabala, Sonia Rodríguez, Cristina Etxeandia, Alaitz Etxebarria eta ni neu izan gara 2. taldeko partaideak eta guztion ekarpenekin
lortu dugu NIA irudikatzea.
Ia ia, DIGCOMP
eredua jarraitu dugu eta 4 adar nagusien inguruan aritu gara, hala nola, informazioa
bilatzea, komunikatu eta kolaboratu, edukiak sortzea eta arazoak konpontzea.
Hala ere segurtasuna kanpoan utzi dugu eta niri behintzat erronka berri bat
zabaltzen zait hemen. Nik ere nire NIA egin nuenean adar berak erabili nituen, baina taldean egin dugun honetan askoz ere tresna gehiago azaltzen dira, nahiz eta horietako batzuk ez ditudan ezagutzen edo ezagutzen baditut ez ditudan erabiltzen.
Ikastaroaren hasiera aldera, Amaia Arroyok,
NIA garatzeko beharrezkoan diren 4 elementu erakutsi zizkigun eta gu buruko mapa honen
bidez baliabideetan oinarritu gara.
Pertsonalki,
ikastaroa izugarri baliagarria izan zait nire konpetentzia digitalaren
inguruan, NIAren kudeaketaren inguruan eta nire identitate digitalaren inguruan
hausnartzeko. Tresnak garrantzitsuak dira zerbaitetarako erabilgarriak egiten
zaizkigun heinean baina hauek aldatuz joango dira beharraren eta momentuaren
arabera. Orain, DIGCOMP eredua ezagutzen
dut eta gai naiz esateko zeintzuk diren nire NIA hobetzeko jarraitu behar ditudan
urratsak. Nire NISa zabaldu dut eta nire
burua prest ikusten dut nire ezagutzak modu digitalean ere, besteekin
partekatzeko.
Lana egin behar izan dut eta hainbat momentutan loari orduak lapurtu dizkiot baina esan dezaket merezi izan duela. Mila esker nirekin bide hau egin duzuen guztioi eta gidari lanetan izan dugun Amaia Arroyori!


Iruzkinak
Argitaratu iruzkina