Alfabetizazio anitzak
Zer dira alfabetizazio anitzak? Hori da momentu honetan egiten ari naizen formakuntzan ikasten ari naizena. Lehenengo egunetan gure eskura jarri zuten informazioa irakurri ondoren hausnarketa bat egitea eskatu zitzaigun. Ikastaroan parte hartzen ari garen guztion ekarpenak padlet baten bildu ditugu. Hona hemen nirea.
Eskura jarritako informazioa irakurri ondoren hona hemen nire hausnarketa . Ez da lehenengo aldia alfabetizazio anitzen termino entzun/irakurtzen dudala, baina bai honen inguruan formakuntza jasotzen dudala. IKTak gure egunerokotasunean daude, haurrak txiki txikitatik eskura dituzte eta tradizionalki alfabetizazio bezala ulertu duguna baina lehenago etortzen zaie digitalizazioaren erronka. Hori dela eta, ezinbestekoa zaigu irakasleoi eguneratuak egotea eta erronka honi aurre egitea.
Zer da nire/gure ikasleek behar dutena gaur egun? Zer izango da hemendik urte batzuetara beharko dutena? Eta lan mundura sartzen direnean? Galdera hauek ezin ditugu erabat erantzun baina argi dagoena da pentsamendu kritikoa eta sortzailea garatu behar dugula beraiengan eta trebeak izan behar direla mundu digitalean zein analogikoak moldatzeko. Konpetentzia digitala ere kurrikulumean islatzen da eta zeharkako konpetentzian “hitzez, hitzik gabeko komunikazio eta komunikazio digitalerako konpetentzia”k garrantzi handia du.
Gure ikasleek irakurtzen ikasi aurretik gai dira bideoak eta irudiak ikusi eta interpretatzeko, ez al da ba hori ere elfabetizazioaren parte? Zer egin dezaket nik irakasle bezala XXI. mendeko hezkuntza paradigma honetan erantzun koherente bat emateko?
Atzean geratu ziren “eskola tradizionala eta bertako metodoak” gaur egun proiektuak, adimen anitzak, Thinking Based Learning, Design Thining, Visual Thinking… arazo egoerak… hauek dira geletan txertatuta ditugun pedagogi oinerriak. DIGCOMP eredua, bere 5 eremuekin batera bide aproposa dira alfabetizazio digitalari aurre egiteko.
Hala ere eta nahiz eta beti gauza berriak ikasten egon eguneratu, eguneratu eta eguneratu behar garelakoan nago. Gure ikasleak askotan natibo digitaltzat hartzen ditugu baina ez nago ados. Beraiek gailu teknologikoak erabiltzen dituzte eta txikitatik izan dituzte eskura baina gure lana da hauen potentzialtasuna azaltzea eta hauetaz baliatzea hezkuntza esanguratsuagoa izan dadin.
Pertsonalki gogotsu nago ikastaro honekin zerbait berria ikasiko dudalako nire egunerokotasunean txertatu ahal izateko.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina