Mezuak

PLE etiketa duten argitalpenak ikusgai

NIAren osagaiak

Irudia
Lehenik eta behin esan, NIAren osagaien inguruan Amaia Arroyok egiten duen proposamena izugarri gustatu zaidala. Ez nuen ezagutzen eta nik ere, berak esaten duen bezala, logika ikusten diot. Bertan, NIAren 4 osagaiez hitz egiten digu; gaitasunak, jarrerak, baliabideak eta ikas-ikuspegia.  Gaitasunen barruan gaitasun digitala eta ikasten ikasteko gaitasuna sartzen ditu. Jarreren barruan, aldaketen aurrean jarrera baikorra izatea eta etengabe ikasten jarraitzeko motibazioa. Baliabideen artean teknologikoak eta ez-teknologikoak bereizten ditu eta azkenik Ikas-ikuspegiaren barruan konstruktibismoa eta konektibismoa ulertzeko beharra eta hezkuntza ez-formala eta informala baloratzearen garrantzia aipatzen ditu. NIAren osagaien infografia (Arroyo, 2016) Nire ustez 4 osagaiak dute bere garrantzia NIA garatzeko orduan. Jarrera ezinbestekoa iruditzen zait, aldaketei ez diegu beldur izan behar eta prest egon behar gara hauekin aurrera egiteko eta gure bizitza osoan zehar ik...

Zer da niretzat konpetentzia digitala?

Bi “hitz potolo elkartzen” dira galdera honetan: konpetentzia eta digitala. Konpetentziaz hainbeste hitz egiten den garai hauetan konpetente izatea zer den jakitea ezinbestekoa zaigu. Konpetentziak gaitasunen eta ezagutzen haratago doaz, hau da, norbait konpetentea dela esateko bizitzan topatzen duen edozein egoeraren aurrean irtenbide egokia bilatzeko gaitasuna duena dela esan genezake. Baina horri, “digitala” erantsi behar diogu. Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza ikuspuntutik eta irteera profilean oinarrituta, gure ikasleek, Oinarrizko Hezkuntza amaitzen dutenean konpetentzia digitala eta mediatikoa izan behar dute eta horretarako modu egokia izango da IKTez ikastea, IKTetatik eta IKTekin. Baina ikasten ez da inoiz bukatzen eta konpetentzien garapena bizitza osoan zehar ematen den zerbait izanik, (lifelong learning) ikasleek zein irakasleok gure PLEak garatu beharko genituzke. Hau guztia ez dut nik esaten, HEZIBERRk baizik. Orduan, zer da konpetentzia digitala niretzat...