Nire NISari buruzko hausnarketa

Amaia Arroyok bideo batean Norbere Ikas Sareari buruz hitz egin digu, eta hau eta beste hainbat bideo, hala nola, Jordi Adel, Linda Castañeda, David Álvarez eta Urtza Garay-en azalpenekin aholkatu dizkigutenak zein tartean sartu zaidan besteren bat ikusi ondoren, egun batzuk hartu ditut nire NISa aztertzeko. Hona hemen lehen irudi bat eta lehen irudia esaten dut dagoeneko konturatzen ari naizena badaudela gehitu beharko nituzkeen beste hainbat "hari" sarea osatzen dutenak. 

Esan dezakgu NISaren bidez, NIA aberasten dugula eta Amaiaren hitzak erabiliz,

I   NFORMATU EGITEN GARA                                 INFORMAZIOA ETA INF. ALBATETATZEA
K  OMUNIKATU EGITEN GARA                              KOMUNIKAZIOA ETA KOLABORAZIOA
A  RAZOAK KONPONTZEN DITUGU                     ARAZOAK KONPONTZEA
S  ORTU EGITEN DUGU                                            EDUKI DIGITALAK SORTZEA
I   DENTITATEA SORTZEN DUGU                           SEGURTASUNA
                        
                                                                                           (DIGCOMPeko eremuekin lotura zuzenean)

 

Azken finean, IKASI egiten dugu. Nik, ikasi, esango nuke, asko ikasten dudala bai nire inguruko pertsonengandik, bai urrutiago daudenengatik, bai formakuntza formaletan bai modu informalean ere. Asko dira egunean zehar ikasteko ditugun aukerak eta nire erronka NIA eta NISa hobeto antolatzen ikastea, aktiboki parte hartzea eta segurtasunaren inguruan gehiago ikastea dira. Ez dut lan makala aurretik, hori bai, dagoeneko nire NISa zabaltzen hasi naiz. 

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Nire NIA irudikatzen

Alfabetizazio anitzak

Nire NIA aberasteko proposamenak