NIA idealari buruzko hausnarketa (talde lana)
Izenez bakarrik ezagutzen garen 6 pertsona elkartu eta guztion artean NIA irudikatzen aritu gara. Ana Leiba , Uxue Zabala , Sonia Rodríguez , Cristina Etxeandia , Alaitz Etxebarria eta ni neu izan gara 2. taldeko partaideak eta guztion ekarpenekin lortu dugu NIA irudikatzea. Ia ia, DIGCOMP eredua jarraitu dugu eta 4 adar nagusien inguruan aritu gara, hala nola, informazioa bilatzea, komunikatu eta kolaboratu, edukiak sortzea eta arazoak konpontzea. Hala ere segurtasuna kanpoan utzi dugu eta niri behintzat erronka berri bat zabaltzen zait hemen. Nik ere nire NIA egin nuenean adar berak erabili nituen, baina taldean egin dugun honetan askoz ere tresna gehiago azaltzen dira, nahiz eta horietako batzuk ez ditudan ezagutzen edo ezagutzen baditut ez ditudan erabiltzen. Ikastaroaren hasiera aldera, Amaia Arroyok , NIA garatzeko beharrezkoan diren 4 elementu erakutsi zizkigun eta gu buruko mapa honen bidez baliabideetan oinarritu gara. Pertsonalki, ika...