Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2017

NIA idealari buruzko hausnarketa (talde lana)

Irudia
Izenez bakarrik ezagutzen garen 6 pertsona elkartu eta guztion artean NIA irudikatzen aritu gara. Ana Leiba , Uxue Zabala , Sonia Rodríguez , Cristina Etxeandia , Alaitz Etxebarria eta ni neu izan gara 2. taldeko partaideak eta guztion ekarpenekin lortu dugu NIA irudikatzea. Ia ia, DIGCOMP eredua jarraitu dugu eta 4 adar nagusien inguruan aritu gara, hala nola, informazioa bilatzea, komunikatu eta kolaboratu, edukiak sortzea eta arazoak konpontzea. Hala ere segurtasuna kanpoan utzi dugu eta niri behintzat erronka berri bat zabaltzen zait hemen. Nik ere nire NIA egin nuenean adar berak erabili nituen, baina taldean egin dugun honetan askoz ere tresna gehiago azaltzen dira, nahiz eta horietako batzuk ez ditudan ezagutzen edo ezagutzen baditut ez ditudan erabiltzen. Ikastaroaren hasiera aldera,  Amaia Arroyok , NIA garatzeko beharrezkoan diren 4  elementu erakutsi zizkigun eta gu buruko mapa honen bidez baliabideetan oinarritu gara. Pertsonalki, ika...

Nire NIA aberasteko proposamenak

Irudia
Aurreko sarreran nire NIA irudikatu nuen GoConqrekin buruko mapa batean. Oraingo honetan hau hobetzeko proposamen batzuk bilduko ditut. Ni ez naiz aditua eta esango nuke dagoeneko dena asmatuta dagoela, beraz nik Amaia Arroyok eta David Álvarez-ek proposatzen dizkigutenak aipatuko ditut. Beraiek honakoa esaten dute: Amaiak  lau proposamen egiten dizkigu: 1. Bloggetara harpidetzea (feedly) 2. Markatzaile sozialak erabiltzea (diigo) 3. Twitter erabiltzea 4. Blog bat sortzea David Álvarez -ek 5 iradokizun egiten dizkigu gure NIA hobetzeko/sortzeko: 1. Bloggetara harpidetu (feedly, ...) 2. Markatzaile sozialak erabili (delicious, diigo...) 3. Twitter-en kontua sortu eta profesional desberdinei jarraitu. 4. Sare sozial profesional batean parte hartu. (facebook, google+...) 5. Blog bat sortu. Ikusten badugu biek berdina esaten digute. Nire kasuan bloggak jarraitzen ditut baina ez dut erabiltzen feedly, martxan jarri beharko dut. Markatzaile soz...

Nire NIA irudikatzen

Irudia
Azkeneko sarreran, lucidchart erabiliz,  buruko mapa bat egin nuen nire NISa irudikatzeko, eta oraingo honetan, Amaia Arroyok bideo batean  gure NIA irudikatzeko jarraibide batzuk eman dizkigu. Berak aholkatutako tresnen artean, minmup eta Goconqr frogatu ditut eta azkenean, Goconqr erabili dut nire NIA irudikatzeko buruko mapa baten bidez. Buruko mapak asko gustatzen zaizkit, pentsamendua ikusgai egiteko ( TBL eta Visible Thinking ) oso tresna baliagarriak direla iruditzen zaidalako eta nire ikasleekin asko erabiltzen ditut  nahiz eta askotan paperez egiten ditugun. Nik buruko mapak egiten ikasi nuenean, azpimarratu zidaten koloreak eta forma kurbatuak garrantzia handia dutela, eta baita ideien artean egin daitezkeen loturak ere, hauek, sormena garatzeko  lagungarriak direlako. Iruditu zait Goconqr egokiago dela, Mindmup-ek lerroak oso finak egiten dituelako (edo behintzat nik ez dut asmatu lodiagoak egiten). Asko jotzen dut gailu teknologikoetara eta int...

Nire NISari buruzko hausnarketa

Irudia
Amaia Arroyo k bideo batean N orbere I kas S areari buruz hitz egin digu, eta hau eta beste hainbat bideo, hala nola, Jordi Adel , Linda Castañeda , David Álvarez eta Urtza Garay -en azalpenekin aholkatu dizkigutenak zein tartean sartu zaidan besteren bat ikusi ondoren, egun batzuk hartu ditut nire NISa aztertzeko. Hona hemen lehen irudi bat eta lehen irudia esaten dut dagoeneko konturatzen ari naizena badaudela gehitu beharko nituzkeen beste hainbat "hari" sarea osatzen dutenak.  Esan dezakgu NISaren bidez, NIA aberasten dugula eta Amaiaren hitzak erabiliz, I    NFORMATU EGITEN GARA                                 INFORMAZIOA ETA INF. ALBATETATZEA K   OMUNIKATU EGITEN GARA                              KOMUNIKAZIOA ETA KOLABORAZIOA A   RAZOAK KONPONTZEN DITUGU    ...

NIAren osagaiak

Irudia
Lehenik eta behin esan, NIAren osagaien inguruan Amaia Arroyok egiten duen proposamena izugarri gustatu zaidala. Ez nuen ezagutzen eta nik ere, berak esaten duen bezala, logika ikusten diot. Bertan, NIAren 4 osagaiez hitz egiten digu; gaitasunak, jarrerak, baliabideak eta ikas-ikuspegia.  Gaitasunen barruan gaitasun digitala eta ikasten ikasteko gaitasuna sartzen ditu. Jarreren barruan, aldaketen aurrean jarrera baikorra izatea eta etengabe ikasten jarraitzeko motibazioa. Baliabideen artean teknologikoak eta ez-teknologikoak bereizten ditu eta azkenik Ikas-ikuspegiaren barruan konstruktibismoa eta konektibismoa ulertzeko beharra eta hezkuntza ez-formala eta informala baloratzearen garrantzia aipatzen ditu. NIAren osagaien infografia (Arroyo, 2016) Nire ustez 4 osagaiak dute bere garrantzia NIA garatzeko orduan. Jarrera ezinbestekoa iruditzen zait, aldaketei ez diegu beldur izan behar eta prest egon behar gara hauekin aurrera egiteko eta gure bizitza osoan zehar ik...

Nire konpetentzia digitalaren mailaren inguruko hausnarketa

Irudia
IKANOS autodiagnostiko testa egin ondoren, hiritar gisa zein profil digital dudan jakinarazi didate nire erantzunak neurtu ondoren. Profil digitalaren gaitasuna Europako esparruaren antolaketa egituran oinarritzen da, hau da,  DIGCOMP ereduan. Eredu hau bat dator Europako Agenda Digitalean zehazturiko irizpide estrategikoekin; gaitasun digitala lortzeko funtsezko diren osagaiak ezartzen ditu eta horretarako beharrezko diren ezagupen, trebetasun eta jarrerak finkatzen ditu. DigComp markoari buruzko infografia (Arroyo, 2017) Profil digital orokorrean maila aurreratua eman dut, eta emaitza honetan sartzen dira gaitasun digitalak garatzeko dudan potentziala, hau da, ekipamenduak eta gailuak, konexioa eta sareko sarbidea eta internet erabilera alde batetik eta gaitasun digitalaren maila bestetik, hau da, trebetasuna, ezagutza eta jarrera. Gaitasun digitala garatzeko ahalmenaren aldetik, badirudi ondo ekipatuta nagoela, konexio mota egokia dudala eta erabileran ere ond...

Zer da niretzat konpetentzia digitala?

Bi “hitz potolo elkartzen” dira galdera honetan: konpetentzia eta digitala. Konpetentziaz hainbeste hitz egiten den garai hauetan konpetente izatea zer den jakitea ezinbestekoa zaigu. Konpetentziak gaitasunen eta ezagutzen haratago doaz, hau da, norbait konpetentea dela esateko bizitzan topatzen duen edozein egoeraren aurrean irtenbide egokia bilatzeko gaitasuna duena dela esan genezake. Baina horri, “digitala” erantsi behar diogu. Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza ikuspuntutik eta irteera profilean oinarrituta, gure ikasleek, Oinarrizko Hezkuntza amaitzen dutenean konpetentzia digitala eta mediatikoa izan behar dute eta horretarako modu egokia izango da IKTez ikastea, IKTetatik eta IKTekin. Baina ikasten ez da inoiz bukatzen eta konpetentzien garapena bizitza osoan zehar ematen den zerbait izanik, (lifelong learning) ikasleek zein irakasleok gure PLEak garatu beharko genituzke. Hau guztia ez dut nik esaten, HEZIBERRk baizik. Orduan, zer da konpetentzia digitala niretzat...

NIA - PLE

Azken urte hauetan beti buruan izan dut hezkuntzarekin zerikusia duen blog bat idaztea euskaraz. Irakasleontzat tresnak baliagarriak direla uste dut, niretzat behintzat hala dira, badirelako hainbat blog jarraitzen ditudanak, baina inoiz ez dut pausoa eman eta ni sortzaile izatera pasatzea kosta egiten zitzaidan. Bizitza horrelakoa izaten da eta ikastaro berri baten hasieran zer eskatuko didate eta nire NIA edo PLEa sortzea blog baten bidez. Zorionekoa ni jeje. Hemendik aurrera ea gai naizen proiektu berri honi jarraipen polit bat emateko eta gelan ikasleekin egiten ditudan edo egin izan ditudan proiektu, ekintza, PBL…. Zein sortzen direnak beste irakasleekin partekatzeko.