Nire NIA irudikatzen
Azkeneko sarreran, lucidchart erabiliz, buruko mapa bat egin nuen nire NISa irudikatzeko, eta oraingo honetan, Amaia Arroyok bideo batean gure NIA irudikatzeko jarraibide batzuk eman dizkigu. Berak aholkatutako tresnen artean, minmup eta Goconqr frogatu ditut eta azkenean, Goconqr erabili dut nire NIA irudikatzeko buruko mapa baten bidez. Buruko mapak asko gustatzen zaizkit, pentsamendua ikusgai egiteko ( TBL eta Visible Thinking ) oso tresna baliagarriak direla iruditzen zaidalako eta nire ikasleekin asko erabiltzen ditut nahiz eta askotan paperez egiten ditugun. Nik buruko mapak egiten ikasi nuenean, azpimarratu zidaten koloreak eta forma kurbatuak garrantzia handia dutela, eta baita ideien artean egin daitezkeen loturak ere, hauek, sormena garatzeko lagungarriak direlako. Iruditu zait Goconqr egokiago dela, Mindmup-ek lerroak oso finak egiten dituelako (edo behintzat nik ez dut asmatu lodiagoak egiten). Asko jotzen dut gailu teknologikoetara eta int...