Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: otsaila, 2018

STOP MOTION - GIDOI LITERARIOA

Irudia
Alfabetizazio anitzen ikastaroaren barruan STOPMOTION bat egiten ikasiko dugu. Horretarako eta alfabetizazio anitzen inguruko hausnarketa bat egin ondoren. Gure STOP MOTIONaren gidoi literarioa egitea eskatu zaigu. Hona hemen nirea. Eta hona hemen Martxeli Mugikak, formakuntzako irakasleetako batek, erakutsi digun adibide bat. Nire STOP MOTIONa nire ikasleekin egiten hasteko gogo handiz nago.

Alfabetizazio anitzak

Zer dira alfabetizazio anitzak? Hori da momentu honetan egiten ari naizen formakuntzan ikasten ari naizena. Lehenengo egunetan gure eskura jarri zuten informazioa irakurri ondoren hausnarketa bat egitea eskatu zitzaigun. Ikastaroan parte hartzen ari garen guztion ekarpenak padlet baten bildu ditugu. Hona hemen nirea. Eskura jarritako informazioa irakurri ondoren hona hemen nire hausnarketa .  Ez da lehenengo aldia alfabetizazio anitzen termino entzun/irakurtzen dudala, baina bai honen inguruan formakuntza jasotzen dudala. IKTak gure egunerokotasunean daude, haurrak txiki txikitatik eskura dituzte eta tradizionalki alfabetizazio bezala ulertu duguna baina lehenago etortzen zaie digitalizazioaren erronka.  Hori dela eta, ezinbestekoa zaigu irakasleoi eguneratuak egotea eta erronka honi aurre egitea. Zer da nire/gure ikasleek behar dutena gaur egun? Zer izango da hemendik urte batzuetara beharko dutena? Eta lan mundura sartzen direnean? Galdera hauek ezin ditugu erabat era...