Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: apirila, 2018
Azkenaldian  intef -eko ikastaro bat egiten nabil, ABP. Aprendizaje basado en proyectos. (Infantil y Primaria) izenarekin. Egia esan behar badut, nik dagoeneko ezagutzen nuen proiektuka lan egiteko metodologia eta alde horretatik ez dut ezer berririk topatu, baina bai ordea, proiektua diseinatzerako orduan, beste ikuspegi bat eman didala. Design Thinking metodologian ere formakuntzak jasota ditut eta lan egiteko modu hori ere martxan jarri izan dut baina oraingoan biak uztartzeko beste modu bat ere ikusi dut,  CANVA -ren erabilerarekin, besteak beste. Fernando Trujilloren hainbat bideo izan dira formakuntzaren atal teoriako bideratzeko erabili direnak. Hauek bere  youtubeko kanalean  topatu ditzakegu. Zuzenean ezagutzen ez ditudan beste hiru irakasleekin lan egitea egokitu zait eta esan behar dut oso ondo moldatu garela eta proiektuaren arrakastaren bila joan garela, bakoitzak gure ekarpenak egiten baina gurea inposatu nahi gabe. Erkidego desberd...